XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Indar transformatzailea (IT) deituriko fasean -TU + Lehenaldi motako formen agerpena maizago gertatzen da eta, aldiz, 4. mailako testuetan beste aditz formen erabilera askoz murriztuagoa da.

Ekintzaren garapenean (EG) hiru motetako formak agertzen dira.

Fase honetan oreka berria erraztuko duten gertaerak, ipuinaren muina alegia, azaltzen dira.

Indar orekatzaileak (IO), aldiz, -TU + Lehenaldi motako formaren nagusitasuna erakusten du.

Bariantza analisiaren emaitzetan oinarriturik (4. taula), ipuinen fasekako antolaketak hiru aditz unitateen banaketa baldintzatzen duela esan daiteke.

Hau da, forma hauek nolabaiteko zerikusia dute ipuinen antolaketan.

Aukerako faseak, morala eta itxitura nahiz eta zenbait testutan agertu, ez dira ikerketa honetan aztertu.

Hala ere, behatutako ipuinei dagokienez, orainaldiko formak dira (TU + Orainaldia, TZEN + Orainaldia, Orainaldi Trinkoa), batez ere, erabilienak.

5. Narrazioetan ager daitezkeen pasarte ez narratiboak, elkarrizketa motakoak, testu txertatuak (TT) izendatu dira.

Hauen azterketa, ikertutako ipuinetan agertzen diren ala ez eta faseetan nola banatzen diren ikustera mugatzen da lan honetan.

4. mailako taldean, ipuinen %81,25ak eta 6. mailakoan %75ak, testu txertatu bat edo gehiago daukate.

5. taulak testu txertatuen banaketa adierazten du ipuinen fase desberdinetan.

Testu hauen agerpen maiztasuna Ekintzaren garapeneko fasean (EG) beste guztietan baino askoz handiagoa da.

Badirudi testu txertatu hauen agerpena EG fasearen ezaugarri bat dela.

Era berean, Hasiera eta Bukaerako faseen ezaugarria agerpen urria dela esan daiteke.

MAILA / N / HE / IT / EG / IO / BE / TT / GUZTIRA / GUZTIRA.

5. Taula. Testu txertatuen (TT) agerpena gainegituraren faseetan.

5. ONDORIO GISA Planteatutako hipotesiei dagokienez, zera esan daiteke: - -TU + Lehenaldiko formen nagusitasuna egiaztatu da adin talde bietako ipuinetan.

- -TZEN + Lehenaldi eta Lehenaldi Trinkoko formen erabilerak maiztasun handia du.

- Narrazioaren fase eta aipatutako formen arteko harremana nolakoa den ikusi da.